XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hots, irakurleak errepara dezakeenez, (hari)ren adizkera hirukun hauk (A2) eta NOR / NORK adizkera bikun normalak (A1) berberak dira, homofonoak dira osoki.

Aspaldidanik, hortaz, eta juzkatu nahi izan dena hirugarren pertsona delarik, zalantzabide eta nahasketa franko sortu da.

2.3.- Idazle bakar batek berezi bide zituen garbiki (NOR / NORK) bikuna eta (NOR / NORI / NORK) hirukuna: Prai Bartolome Santa-Teresak.

Ondoko adibide honetan eta gorago (1.11) emandakoetan soma daitekeenez: .

Lehenengoan NOR / NORK dugu, a batez; eta bigarrenean, aldiz, NOR / NORI / NORK, o batez.

Adizkera bikunak eta hirukunak behin eta berriz berezten ditu: baina horien ondoren hauk dakazki, NOR / NORI / NORK sailekoak: .

Beste idazle guztiengan, nik uste, Leizarraga barne, deritza / deritzo bikotea nahasirik agertzen da; edo-ta, beti ere, deritza saila erabiltzen dela.

2.4.- Ikus ditzagun orain, sailka, adibide batzuk.

Beti ere kontutan hau hartuz: on iritzi, amar, aimer; eta gaitz iritzi, odiar, hair.

Gogoan har dezagun esaldi zahar hura: onerestea daukat biozean sarturik, TAV 122, estoy enamorado, Je suis amoureux.

).

.